Ikasleak protagonista Euskararen Eguneko goizean
2013/12/03
00:00
eta kitto!
Martxa betean, argazkiak bata bestearen atzetik ateratzen dihardute Jose Valderrey eta Felipe Loiola argazkilariek, Euskararen Egunaren harira udaletxeko patioan bertan prestatu duten argazki-estudioan. Goiz osoan batez ere ikasleak dabiltza gero mosaikoa osatzeko argazkia ateratzen eta euskerarekin lotutako mezuak mikrofonotik irakurtzen, baina ilaran orotariko jendea dago, euskeraren alde aurpegia ipintzeko prest. Gogoratu arratsaldeko 19.30ak arte egongo dela argazkia ateratzeko aukera, animatu!