Ikasleek mugikortasunaren inguruko kezkak aurkeztu dituzte plenoan
2012/05/30
00:00
eta kitto!
Gaur goizean Udalbatzar berezia egin da udaletxeko pleno aretoan, Eskolako Agenda 21 ekimenari jarraituta. Debegesak eskualdean koordinatzen duen Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten ikastetxeetan aurten mugikortasunarekin lotutako gaiak landu dituzte ikasturtean zehar eta, besteak beste, egoerari buruzko diagnosia egin dute, herrian zein euren ikastetxean dauden arazoak identifikatuta eta horiendako konponbideak proposatuta. Hain zuzen ere, gaur ordezkari politikoei aurkeztutakoak ikasleen lanetan jasota daudenak izan dira.