Ikasleentzako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago
Martxan daude, beste behin, Eibarko Udalak ikasturte hasieran herriko ikasleentzat martxan jartzen dituen dirulaguntzak. Urriaren 31era arte egongo da zabalik eskaerak egiteko epea. Laguntzaren zenbatekoa 60,10 eurokoa da gehienez, eta erosketak Eibarko dendetan egin behar dira. Laguntza ekonomikoa eskolarako materiala erosteko erabili behar da (kirol materiala, arropa, oinetakoak, informatikako materiala, betaurrekoak eta lentilak). Liburuak ez dira sartzen.
Eskaerak Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkarteak Errebal plazan duen bulegoan (tabernaren ondoan) egin behar dira, honako ordutegian: astelehenetik ostegunera goizez (09:00-14:00) eta arratsaldez (15:00-17:30); ostiraletan 08:00etatik 15:00etara.
UMEAK ESKOLARA – 2009 – 2022 jaioak
- Eibarren erroldatuta egotea etenik gabe 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko maiatzaren 31ra bitartean.
IKASLEENTZAKO LAGUNTZA – 1999 – 2008 jaioak
- Irakaskuntza arautuko edo lanbide-hezkuntza alorreko ikaslea izatea.
- Eibarren erroldatuta egotea etenik gabe 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko maiatzaren 31ra bitartean.