Ikasleentzako klase partikularrak eskaintzeko ekimena jarri du martxan Udalak
2020/05/12
06:51
eta kitto!
Eibarko Udalak eta Itzamna akademiak Lehen Hezkuntzako ikasleentzako klase partikularrak telematikoki eskaintzeko ekimena jarri dute martxan. Egitasmoa aste honetan hasi da eta herriko zortzi ikaslek dihardute parte hartzen, ikastetxeek hogeita lau ikasle proposatu ondoren.
Doako zerbitzua da eta osasun larrialdi egoeran modu mugatuan ematen den irakaskuntza jarduera osatzea da helburua. Ikastetxeetako arduradunek gogotik hartu zuten Udalaren eskaintza eta ikasleen behar pedagogikoak zeintzuk ziren azaldu zieten.
Astean 45 minutuko bi saio eskainiko dira, taldeka banatuta, ikasle bakoitzaren hezkuntza-mailaren arabera.