Ikasten-en ikasturte hasierako ekitaldia hartu zuen Armeria Eskolak barixakuan
2019/10/21
13:38
eta kitto!
Barixakuan hasi zuen Ikastenek 2019-20 ikasturtea, bazkide berriei eta Debabarreneko Esperientzia Eskolako ikasleei ongietorria emateko Armeria Eskolan egindako ekitaldian. Bertan Miguel de los Toyos alkatea, Ani Alberdi Ikasteneko presidentea eta Ana Garetxana Ikasteneko ordezkariak egin zuten berba eta, horrez gain, Aitor Santa Marinak Ikastenen webgune berria aurkeztu zuen eta La Novena Ikasteneko antzerki taldeak Esperientzia Eskola zer den azaldu zien joandako guztiei.
Debabarreneko Esperientzia Eskolan kurtso honetarako izena eman duten ikasleek hamaseigarren promozioa osatuko dute eta klasean 24 ikasle, 17 andra eta 7 gizon egongo dira. Jatorriari dagokionez, Eibar, Mendaro, Ermua eta Ondarruko ikasleak egongo dira. Bihartik aurrera, astean hiru egunetan joango dira klasera: martitzen eta eguaztenetan 09:30etik 12:30era Untzagako Jubilatuen Etxean eta eguenetan, berriz, 10:00etatik 12:00etara Armeria Eskolan.