Ikasturteari agur esateko erakusketa Portalean ikusgai

Ikasturteari agur esateko erakusketa Portalean ikusgai
2013/06/12 00:00
eta kitto!

Dibujo eta Zeramika Udal Eskolakoek ikasturtea amaitu dute eta, urteroko martxari jarraituta, erakusketa prestatu dute Portalean ikasturtean zehar landu dituztenak jendaurrean erakusteko. Era guztietako lanekin osatutako erakusketa ekainaren 18ra arte ikusteko aukera izango du nahi duenak, ohiko ordutegiari jarraituta: martitzenetik domekara, 18.30etatik 20.30etara. Argazkiak ikusteko hemen klikatu.