Ikasturteko azken Munduko Janarien Tailerrean ederto ibili ziren
2019/04/11
13:18
eta kitto!
Beste behin ere Portaleako sukaldean bildu ziren Berbetaneko kideak. ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Munduko Janari Tailerrean. Ikasturteko azken saioa izan da aste honetakoa eta Ghanako janaria izan zen protagonista. Berbetan mintzapraktika egitasmoaren baitan antolatzen diren tailer hauei esker jaki berriak ezagutzeko, prestatzen ikasteko eta dastatzeko aukera ezin hobea daukagu Eibarren, baita elkar ezagutzeko ere. Datorren ikasturtean ere jarraitzeko asmoa dago, beraz, animatu zaitezte, doan da, eta …eta kitto!-n eman dezakezue izena.