Iker Aguilarrek irabazi du ...eta kitto!-k zozketatutako hirugarren oparia

Barazki- eta fruta-otar ederra irabazi du ...eta kitto! Euskara Elkarteko bazkideak
Iker Aguilarrek irabazi du ...eta kitto!-k zozketatutako hirugarren oparia
2024/05/03 12:29
eta kitto!

Gaur goizean egin du ...eta kitto! Euskara Elkarteak bazkideen artean zozketa eta Iker Aguilar izan da hirugarren opariaren irabazlea. El Cantón de la Avenidak emandako barazki- eta fruta-otar ederra irabazi du, sasoian sasoiko produktuz betetako otarra. 

Hurrengo zozketa maiatzaren 17an egingo da. Roomba aspiradora zozketatuko da orduan. ...eta kitto! Euskara Elkarteak egiten diharduen zozketetan parte hartzeko ez da izenik eman behar, elkarteko bazkide diren guztiak sartzen baitira zozketan.