Iker Amutxastegi eibartarra hil zen atzo Azkoitiko istripuan
2017/03/14
07:14
eta kitto!
Atzo arratsaldean Azkarate gainean izandako istripu anitzean artaziarena egin zuen kamioia eta lau auto nahastu ziren. Horren ondorioz hiru lagun hil ziren, tartean Elgoibarren bizi zen Iker Amutxastegi 41 urteko eibartarra. Rodisa enpresan egiten zuen lan eta hiru seme-alaben aita zen. Eibarko Txirrindularitza Elkarteko Loren Amutxastegiren semea zen eta bera ere kirol horri lotuta egon zen Azpiru Inmobiliaria afizionatuen mailako taldea zuzentzean. Horrez gain, Eibar Foball Taldeko jarraitzaileen Eskozia la Brava peñako partaidea ere bazen. Istripuan hildako beste bi lagunak errumaniarrak ziren eta, zauritutako beste bost lagunen artean, bat larri dago. Arin zauritutakoen artean 22 urteko neska eibartarra ere badago. Zaurituak Donostiako, Zumarragako eta Mendaroko ospitalera eraman dituzte.