Ikertzaile euskaldun gazteekin ikerl(h)ari bideo-podcasta egin du UEUk
Jarraian daukazue podcastaren egutegia:
Azaroak 9. Komunitatea. IKUSI HEMEN. Maite Luengo Aguirre (Arrigorriaga), Olatz Perez de Viñaspre Garralda (Gasteiz), Aitor Cevidanes Miranda (Donostia)
Azaroak 16. Euskara. Miren Aldasoro Lezea (Altsasu), Jone Amuategi Aulestiarte (Eibar) eta Naia Laka Arrizubieta (Ispaster)
Azaroak 23. Zaintza. Eider Saragueta Garrido (Orio) eta Ander Prieto de Garay (Gasteiz)
Azaroak 29. Etorkizuna. Jone Rubio Mazkiaran (Altsasu), Jon Egaña Huguet (Algorta) eta Aroia Burguete Mikeo (Lekunberri)
Bestetik, ikerketaren esparruan egindako lana ezagutarazi eta errekonozitzeko helburuarekin, bi ikertzaile aitzindariren testigantzak jaso dituzte dokumental labur bitan, UEUkideak biak. Egun hauetan ikusiko dute argia:
Azaroak 14. Jose Ramon Etxebarria Bilbao
Azaroak 28. Mari Luz Esteban Galarza
Bira produkzioaren laguntzarekin egindako Ikerl(h)ari bideo-podcasta eta ikus-entzunezkoak kusgai eta entzungai izango dituzue plataforma desberdinetan: Youtube kanalean, PeerTube kanalean, Ivoox-en eta Spotify-n.