Ilara ikaragarria osatu dute foball sarrera bila joandakoek
Asteburu honetan, domekan 20.15etatik aurrera Ipuruan jokatuko den Eibar-Alaves partidurako sarrera gehigarriak salgai ipini ditu Eibar kirol elkarteak, klubeko bazkideentzat (10 eurotan, saltzeko moduan dauzkaten sarrerak agortu arte). Klubeko ordezkariek domekan Ipuruako harmailak Eibarko zaletuekin gainezka egitea nahi dute, baina aforo-arazoak tartean, bakarrik 450 sarrera ipiniko dituzte salgai, Untzagako jubilatuen etxean, gaur (eguaztena, hilak 21), bihar eta etzi, 16.00etatik 20.00etara. Talde armagiña sailkapeneko goreneko postuetan, mailaz igotzekotan dagoenez inork ez du zelaiara sartu barik geratu nahi eta, horregatik, gaur salmentari ekin baino askoz lehenago zaletu ugari hasi da pilatzen Untzagan eta, argazkian ikus dezakezuen moduan, jubilatu etxera sartzeko osatu duten ilara benetan luzea izan da.