Ilargi_Fest jaialdia hartuko du gaztetxeak zapatuan

Ilargi_Fest jaialdia hartuko du gaztetxeak zapatuan
2017/02/10 19:11
eta kitto!
Nalua Eibarko Feministek eta Nü Shu Ermuko Gazte Feministek elkarlanean egun osorako egitaraua prestatu dute zapaturako (otsailaren 11rako). Diotenez, “erasoak salatzeaz gain edo egoera zailetan kaleak hartzeaz gain, feminismoa gozatzeko ere badela azaldu nahi dugu eta, beraz, dantzatzea, abestea edo halako festak egitea ezinbestekoa dela pentsatzen dugu”.

image

Otsailaren 11n jolasekin eta poteo musikatu batekin emango diote hasiera egitarauari eta afariaren ostean hasiko dira kontzertuak, Eibarko gaztetxean. Zarauzko Mor MOre taldea, Madrilgo La Otra bakarlaria eta, amaitzeko, Eibarko Mugi Panderoa-ko kideak taularatuko dira. Azpimarratu dutenez, “gau horretan ilargi betea egotea ez da kasualitatea, hortik jaialdiaren izena, eta gauerdia iristearekin batera Lasarteko dantzarien sorgin-dantzak hartuko du gaztetxea, kontzertuei tarte bat eskatuz. Ziur gaude gau berezi eta polit bat izango dela, eta gogoratu, dantzatu ezin bada ez dela gure iraultza!”.