Elena Barrena Osoro (historialaria): “Iluntzat dugun Erdi Aroan egindako bideetatik hasi zen antolatzen gaurko Eibar”
2021/10/27
08:11
eta kitto!
Bihar, osteguna ( hilak 28), Elena Barrenak "Eibar y los caminos medievales", herriaren 675. urteurrenaren inguruan Ego Ibarrak antolatutako hitzaldi-zikloaren zazpigarren eta azkena eskainiko du Azitaingo elizan, aurrekoak bezala arratsaldeko 19:30etik aurrera. Ekimenak Behetarrak Batzordearen laguntza izango du. Erdi Aroko, oraindik hiribildua izendatu gabeko, bideen eragina azalduko digu.
Zer nabarmendu nahiko zenuke Azitainen eskainiko duzun hitzaldian?
Oinarrizko premisa bezala bideek populaketaren garapenean izan duten proiekzioa gustatuko litzaidake azpimarratzea. Inongo bidea ez da berez naturala, gizakiak sortutakoa baizik, beti ere sasoi horretan agintzen duten behar eta indarrei segika. Bide naturalena guri irudituko zaigu ibaiaren ingurutik ibiltzea dela, baina ez dago ezer horretara garamatzanik. Hori bai, Erdi Aroan emandako garapenari esker, Eibar periferikoa izatetik erdigunean kokatzera pasatu zen; hori egiaztatu dezakegu.
Zer eragin dituzte Erdi Aroko bide horiek geroagoko Eibarren?
Villanueva de San Andres hiribildua sortu zen une beretik egindako bideek gaur arte iraun dutela esan genezake. Jakina, bideei erreparatuz ez dira toki berean eta altitude berean kokatuta egongo, baina guztiak ibaiaren ondotik pasatuko dira beti. Hori guzti hori Eibarren bizi garenontzat normala bada, ez zen gauza bera izango Arraten biziko bagina.
Agiri-erreferentziak hain urriak izanda, nondik jo izan duzu informazio hori jasotzeko orduan?
Azken hamarkadotan aurrerapen handiak eman dira Erdi Aroko historiaren ezagutzaren arloan, bai orokorki begira eta baita euskal esparruan ere. Interpretazio-marko hori oinarritzat hartuta, bai konprobatu dezakezula jasotako testigantzak kantabriar inguru honetan izandako garapenarekin. Aurrekoa gutxi balitz, beste zientzietan ere eman diren aurrerapenek horretara bideratzen gaituzte: arkeologiak berak, toponimiak erakusten diguna, linguistikak ere (zeozergatik Eibarko euskera bizkaitarra da eta ez gipuzkoarra), ...
Erdi Aroari buruz dihardugunean, ez al duzu uste pixka bat injustuak garenik aro iluntzat jotzerakoan?
Erdi Aroa ez zen zentzu berean joan ibilbide guztian, hainbat fase ezagutu zituen; orduko jendeak ere bazituen aspirazioak eta ez zuten kultura errefusatzen. Mundu hura ere askok uste dutena baino konplexuagoa izan zen, eta gizaki haiek ere bazituzten euren baloreak. Zoriones, gutxinaka izanik ere, "Los pilares de la tierra" eta halako liburuek erreibindikatze lana egiten hasi dira, literarioki bakarrik bada ere.
Errenazimentuak ere baliteke bere pisua izatea guk inpresio hori izatean, ezta?
Jakina, Errenazimentuan demaseko berpiztea eman zelako eta bertako mugimendua lideratu zutenek Antzinaro edo Aro Klasikoko jarraitzailetzat hartu zutelako euren burua, Erdi Aroko tarte hori lapsus bezala kontsideratuz, zoritxarreko arotzat, askotan mespretxuz ere tratatzeko. Errenazimentuan sortutako irudi horretatik askatu barik jarraitzen dugu gaur egun.
Idatzizko testurik gutxi izanik, aipatu duzun inpresio hori nahiko zabaldua izango zen...
Horrela izan zen, eta sasoi ilun hori gehiago luzatu zen oraindik denboran euskal-kantabriar zonalde honetan. Estatuko botereek gehiago begiratzen zutelako Hegoaldera hona baino, behekaldean musulmanak zirelako. Iparraldean, kontrara, bizitza espontaneoagoa genuen, jauntxo-anbizio txikiagoarekin. Horrek guztiak eragina izan zuen idatziak ere urriagoak izateko gure artean. Hala ere, aldaketek hiriak sortzea ekarri zuen eta, horrekin, eurak lotzeko bide-sarea ere bai.