Imanol Ituiñoren ikuskizunak aho zabalik utzi zituen Coliseoko ikusleak

Gure Zirkuko magoa Eibarren izan zen...eta kitto!-ren eskutik
Imanol Ituiñoren ikuskizunak aho zabalik utzi zituen Coliseoko ikusleak
2025/02/03 08:38
eta kitto!

Joan den barixakuan Imanol Ituiño magoa ekarri zuen ...eta kitto! Euskara Elkarteak Coliseora Gurasoak Berbetan eta Ongietorri programen barruan. Gure Zirkuko magoaren trikimailuek aho zabalik utzi zituen ikuskizunean zeuden haur zein helduak. Gogotsu jardun zuten gainera ikusleek, guztiek izan nahi baizuten magoaren laguntzaile. Liluratuta, magiaz inguratuta eta barre-algara artean arratsalde pasa polita igaro zuten Coliseo antzokira hurbildu ziren familiek.