Indalecio Ojanguren XXXVIII. argazki lehiakeren deialdia zabaldu dute
Eibarko Udalak, Klub Deportiboaren laguntzarekin, Indalecio Ojanguren argazki-lehiaketaren XXXVIII. edizioa jarri du martxan. Parte-hartzaileek beren lanak 40x50 zentimetroko kartulina edo kartoiarekin aurkeztu beharko dituzte, eta argazkien neurriak gehienez 30x40 zentimetrokoak izango dira.
Argazki bakoitzaren atzealdean lanaren izenburua jarri beharko da. Horrez gain, kartazal itxi batean parte-hartzailearen datuak adierazi behar dira: izen-abizenak, NAN edo AIZ, posta-helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa, bidalitako bildumen zehaztapena (zuri-beltzean edo koloretan) eta, hala badagokio, zein argazki-elkarte edo kolektibotakoa den. Kartazal horren identifikazio bakarra lanaren leloa izango da.
Lanak aurkezteko epea irailaren 26an amaituko da, eta lehiaketari buruzko xehetasun guztiak Eibarko Udalaren webgunean kontsulta daitezke: www.eibar.eus