Indalecio Ojanguren XXXVIII. Argazki Lehiaketako argazki erakusketa zabaldu dute Portalean
Azaroaren 16ra arte joan daiteke ikustera, martitzenetik domekara bitartean.
2025/10/28
18:30
eta kitto!
Barixakuan izan zen inaugurazioa, eta bertan banatu zizkieten sariak edizio honetako irabazleei. Eibarko Udalak eta Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeak antolatzen duten argazki lehiaketa garrantzitsuenen artean dago, eta aurten 54 argazkilarik hartu dute parte, era guztietako argazkiekin. Edizio honetan saritutako lan guztiak, lehiaketara aurkeztu diren beste batzuekin batera, azaroaren 16ra arte egongo dira ikusgai Portalean, ohiko ordutegian; hau da, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.