[Karikaturak] Indalezio Ojanguren
2023/08/30
12:29
eta kitto!
Indalezio Ojanguren Eibarren jaio zen 1887an. Sasoi hartako eibartar gehienak bezala, oso gazte hasi zen armagintzan lanean. Dena dela, ez zion denbora askorik eman lanbide horri, laster ezagutu baitzuen bere benetako zaletasuna, argazkilaritza. 26 urte zituela argazki denda bat ipini zuen. Eibarri buruzko argazki mordoa egin zuen, beti ibiltzen zen Eibartik zehar bere makinarekin eta hortik zetorkion gaitzizena: “kajoitxu”, lepoan eramaten zuen tramankulu edo kajagatik. Era berean oso ezaguna zen bere mendizaletasuna. Ehun mendiko zortzi lehiaketa egin zituen eta honetaz aparte Klub Deportiboko fundatzaileetako bat izan zen. Bere bi zaletasun hauek uztartuz, Indaleziok ia Euskal Herri osoa erretratatu zuen. 1972an hil zen, bere atzean milaka argazkiz osaturiko artxiboa lagata.
Karikaturaren egilea: Fernando Esnaola (Eibarko Dibujo Eskola)