Indalezio Ojanguren lehiaketako sariak bihar banatuko dira
Bihar (barixakua, urriak 28) arratsaldean, 19.00etan Portaleko areto nagusian zabalduko den erakusketaren inaugurazio-ekitaldian bertan, Indalezio Ojanguren XXIV. Argazki Lehiaketako irabazleek saria jasoko dute. Azaroaren 20ra arte ikusgai izango den erakusketan, lehiaketan saritutako lanekin batera epaimahaikoek erakusketarako aukeratutako beste batzuk ere ikusteko aukera izango da, martitzenetik domekara, 18.30etatik 20.30etara. Estatu mailako argazkilari onenetakoak erakartzen duen lehiaketaren azken edizioan saria eraman dutenak Xavier Ferrer (Castellón), Jose Vila Airas (Eibar), Juan Ramón Llavori (Zumaia), Miquel Planells (Banyoles), Javier P. Fernández (Berango), Juan Antonio Palacios (Eibar), José Luis Irigoien (Eibar), José Manuel Lucena (Ermua), Miren Bakarne Elejalde (Eibar), Virginia Arakistain (Eibar), Pedro Mª Arriola (Eibar) eta Unai Mora gaztea izan dira.