Indalezio Prietori buruzko erakusketa barixakuan inauguratuko da Portalean
2012/03/26
00:00
eta kitto!
Espainiar zein euskal sozialismoaren buru nagusienetakoa izan zen Indalezio Prieto 1962an Mexikon hil zen eta, bere heriotzaren 50. urteurrenean, bere ibilbide politikoa eta figura herritarrei helarazteko asmoarekin erakusketa ibiltaria antolatu du Eusko Jaurlaritzak. Martxoaren 6an Bilbon estreinekoz erakutsi zuten "Indalezio Prieto Euskal Politikan (1883-1962)" erakusketa barixakuan, martxoaren 30ean Eibarrera ailegatuko zaigu eta apirilaren 29ra arte Portalean ikusteko moduan izango da.