Indalezio Prietori buruzko erakusketa Portalean
2012/03/30
00:00
eta kitto!
Espainiar zein euskal sozialismoaren buru nagusienetakoa izan zen Indalezio Prieto 1962an Mexikon hil zen eta, bere heriotzaren 50. urteurrenean, bere ibilbide politikoa eta figura herritarrei helarazteko asmoarekin erakusketa ibiltaria antolatu du Eusko Jaurlaritzak. Martxoaren 6an Bilbon estreinekoz erakutsi zuten "Indalezio Prieto Euskal Politikan (1883-1962)" erakusketa gaur ailegatu zaigu Eibarrera, 19.00etan eta apirilaren 29ra arte Portalean ikusteko moduan izango da. Bestalde, erakusketaren harira, Juan San Martin Liburutegiak berari eskainitako interesgunea prestatu du.