Indar kontutan parez pare

Mallabiko Zelai landetxean batu ditugu Karmele Gisasola Zenikazelaia mallabiarra eta Xabi Osa Mendes debarra herri-kirolez eta crossfitaz berba egiteko. Bi debabarrendarrok ez zuten hasiera errazik izan kirol munduan, baina biek ezagutu dute loria nork berean, eta gaur erreferente dira askorentzat.
2024/10/26 09:00
eta kitto!
Elkarrizketa hau ..eta kitto!-k eta DKT-k (Debabarreneko Komunikazio Taldea) elkarlanean ekoitziko duten HARIAN elkarrizketa seriearen lehen alea da. Datozen hilabeteetan, debabarrendar ezagunei bikoteka egindako elkarrizketak argitaratuko dituzte bailarako herrietako medioetan.