Indarkeria bikarioaren eta instituzionalaren aurkako borrokaren plaza izango da Ipuruako Merkatua ostiral honetan

Maria Bestar musikagile eta zinegilea egongo da Ipurua Merkatu Plazan, Blanca Tulleuda aktibistarekin batera
Indarkeria bikarioaren eta instituzionalaren aurkako borrokaren plaza izango da Ipuruako Merkatua ostiral honetan
Aurreko astean Blanca Tulleuda eta Maria BestarMAdrilen egon iren, Berdintasun Ministerioan, indarkeria bikarioaren eta instituzionalaren gainean berba egiten
2025/01/21 12:55
eta kitto!

Indarkeria bikarioa eta genero-indarkeria instituzionalari buruz hitz egingo du Blanca Tulleuda katalanak urtarrilaren 24an, barixakuan, Ipurua Merkatu Plazan, 18:30etik aurrera. Blanca "Libres de Violencia Vicaria" eta "CEPAMA" elkarteetako kidea da. Instagram sare sozialean (@labirabola) ezaguna da, gai horien inguruan egiten duten dibulgazio eta kontzientziazio lanengatik.

Nire interbentzioaren ondoren, Maria Bestar musikagile eta zinegilearen "No estás loca" film laburra ikusteko aukera egongo da, eta berarekin hitz egin ahal izango da. Lan hau leku askotan saritu dute, eta bertan tratu txar psikologikoak ikus daitezke. "Oso ohituta gaude tratu txar fisikoen irudiak ikustera, baina inoiz ez zaio heltzen horren aurreko tratu txarrari, kaltegarriagoa eta iraunkorragoa denari, psikologikoari. Horren barruan indarkeria bikarioa nabarmentzen da, oso ezezaguna baita eta uste duguna baino ohikoagoa. Klase ertain altuko bikote baten harremanean oinarritzen da; izan ere, badirudi horrelako tratu txarrak gizarte-klase baxuagoetan bakarrik gertatzen direla", azaldu dute antolatzaileek.

Hemen Blanca Tulleudarekin ...eta kitto! astekarian egindako elkarrizketa.