Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea egin da

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea egin da
2015/11/11 00:00
eta kitto!

Gaur iluntzean (eguaztena, hilak 11) indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea egin da Untzagan, herriko emakume mugimenduak deituta. Atzoko datuen arabera, aurten indarkeria matxistaren ondorioz 89 andra hil dira Espainian eta azken 48 orduetan bost hilketa izan dira. Azaroaren 25a indarkeria matxistaren kontrako eguna dela eta, datozen egunotarako mobilizazio eta ekitaldi bereziak antolatu dira.