Indianokua Gaztelekuan gurasoentzat bisita gidatuak antolatu dira

Indianokua Gaztelekuan gurasoentzat bisita gidatuak antolatu dira
2018/11/12 eta kitto!
Indianokua Gaztelekuan DBHko ikasleen gurasoei zuzendutako bisita gidatuak burutuko dira. Gaztelekua zer den,  bere funtzionamendua, antolatzen diren jarduera motak eta bertako hezitzaileak ezagutzeko aukera izango dute.

EGUNA: Azaroak 17

ORDUA:  18:30etan euskaraz / 19:00etan gazteleraz

LEKUA: INDIANOKUA GAZTELEKUA (Muzategi 3-5-7)