Industria-instalazioen inspekziorako errobotak
Industria-mantenua errobotak erabilita hobetzeko helburuari jarraitzen dion Europa mailako Mainbot proiektua garatzen dihardute IK4-Tekniker teknologia zentruan. Europako Batasunak diruz-lagundutako proiektuak 4 milioi euroko aurrekontua dauka eta Teknikerrekin elkarlanean beste hainbatek dihardute, hala nola Espainiako Torresol Energy Systems eta Tecnatom enpresek, Frantziako Robosoft-ek eta Alemaniako Fraunhofer IFF ikerkuntza zentruak.
2011ko azaroan hasitako proiektuak 3 urterako iraupena dauka eta FoF (Factories os the Future) programaren barruan dago. Mainbot delakoarekin, azalera haundiko produkzio guneak modu auomoan ikuskatuko dituzten errobotak erabili ahal izateko beharrean dihardute. Horretarako, errobot moeta bi garatuko dituzte: lurrekoak, modu horizontalean dauden ekipamendu eta instalazioen inspekziorako eta bertikalak, tximinia eta horrelakoetan gora joateko ahalmenarekin.