Ines Bengoa, ipuin-kontalaria: “Orokorrean ez dugu sexuaren inguruan modu irekian hitz egiten”
2017/03/02
19:30
eta kitto!
Martxoko hilabetea “Emakumea eta artea” gaiaren inguruan egongo da girotuta. Hainbat ekintza daude antolatuta herrian eta horietako bat da “Hotzikara ipuin erotikoak” emanaldia. Helduentzako ipuin musikatuak dira Ines Bengoaren (ahotsa) eta Iosu Lizarragaren (musika) eskutik. Saioa Arrate Kultur Elkarteko Topalekuan izango da, martxoaren 3an, 19:00etan eta euskaraz. Bengoaren hitzetan ikuskizun honek sexua beste modu batean tratatzeko aukera ematen du, umore klabean eta komunikabideetan maiz agertzen diren “topikoengandik aldenduz”.
– Nolakoa da "Hotzikara" ikuskizuna?
Dibertigarria. Umorea da nagusi eta sexuaren inguruko ikuspuntu eta esperientzia ezberdinak kontatzen ditugu. Musika eta literatura erabiltzen ditugu sei istorio kontatzeko eta egia esan musikak istorioen esanahia sakondu egiten du. Ipuin bakoitza tradizio eta garai ezberdinetatik dator baina egia da badutela lotzen dituen hari bat: sexua. Protagonista desberdinak daude, emakumeak zein gizonak, eta horietako batzuk esperientzia bitxiak izango dituzte sexualitatea dela medio. Orokorrean, kontakizun hauen laguntzaz hain desberdinak ez garela ikusiko dugu. Istorioak nik aukeratuak eta moldatuak dira. Ez ditut sortu baina bai moldatu, beraz, pixka bat nireak direla esango nuke.
– Nola hartzen da erotismoa gure inguruan?
Egia esan euskal jendea sexuarekin mugiaraztea nahiko zaila iruditzen zaigu. Mota askotako publikoak tokatu zaizkigu eta gero eta iparralderago joan, gero eta zailagoa da publikoarengandik erantzun argi bat jasotzea. Batzuetan, ikuskizuna bukatu arte ez dugu jakiten jendeak ondo pasatu duen ala ez. Horrek zer pentsatu ematen digu. Nire ustez oraindik nahiko itxiak edo lotsatiak gara denok jendaurrean gai hauekin. Nik uste dut inportanteena norberak bere buruarekin zintzo eta argi hitz egitea dela. Sexuaz ari garenean bakoitzak zer nahi dugun eta zer ez jakin behar dugu.
– Nolako esperientziak izan dituzue?
Orokorrean oso harrera ona izaten ari da. Esan bezala, sexua gure barru barruko gaia da eta zenbait lekutan oso agerian agertzen bada ere (zinean, publizitatean, interneten,...) ez dugu sexuari buruz modu irekian hitz egiten. Gainera gure proposamena oso ezberdina da... Komunikabideetan azaltzen dena topikoz beteta dagoela iruditzen zaigu.
– Martxoko "Emakumeak eta artea" programazioaren barruan dago ikuskizuna...
Bai, nire ustez oso aproposa da, kontatuko ditugun istorioak emakume baten (nire) ikuspuntutik pasatzen dira-eta.