Ingelesa praktikatzeko saioetan izena emateko epea irailaren 29an amaituko da
Urriaren 2an hasiko da ‘Meeting at the library’ ingelesa praktikatzeko saioen denboraldi berria. Saioak eguenetan egingo dira, 19:00etatik 20:30era, Portaleko ikastaro gelan, eta izena emateko formulario hau bete behar da irailaren 29a baino lehenago. Parte-hartu ahal izateko, gutxieneko elkarrizketa-maila B1 izan beharko da.
Ekimen honekin, “liburutegia ingelesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur egungo edozein gai komentatzeko aitzakiarekin biltzeko topalekua izango da”, ekimenaren antolatzaileen berbetan.
Saioen helburua liburutegiko hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea, liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea, liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea, gizarte harremanak sustatzea, liburutegiko erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea, hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea, eta jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.