Ingurumen diputatuak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako instalazioak bisitatu ditu Eibarren
2021/03/12
14:55
eta kitto!
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua bertatik bertara ikusten egon zen atzo Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatua, Monica Pedreira Ingurumen zuzendariarekin, Jon Iraola Udaleko Ingurumen zinegotziarekin eta Xabier Ostolaza Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariarekin batera, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalera egindako bisitan.
Patxi Alkorta eskolako koordinatzaile izendatu berriarekin eta orain arte koordinatzaile izan den Oihana Aristondoren eskutik, Eibarko Ingeniaritza Eskolan eskaintzen den Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua ezagutzeko aukera izan zuten Foru Aldunditik etorritako ordezkariek. Ikastetxetik azaldu dutenez, “gradu honetan, industria ingeniaritzaren oinarrizko ezagutzaz gain, energia berriztagarrien teknologia espezifikoei buruzko ezagutza sendoak eskuratzen dituzte ikasleak. Horretarako, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalak hainbat laborategi espezializatu ditu, ikasleek ezagutza desberdinak jasotzeko eta praktikara eraman ahal izateko. Horietako batzuk hidraulikoa, eolikoa (lurrekoa eta itsasokoa), eguzkikoa (fotovoltaikoa, termikoa, termoelektrikoa), geotermikoa, itsasokoa, bioenergia, ibilgailu elektrikoak… dira. Horrez gain, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko neurriak irakasten dira, baita ere horien aplikazioak garraioan, eraikuntzan eta, oro har, industrian”.
Ingurumen diputatuak azpimarratu zuenez, “goi-mailako hezkuntza oso garrantzitsua da energia-sistema eraldatzeko. Orain prestatzen ari diren ikasleek, biharko egunean, gizartean eragina izango duten erabakiak hartuko dituzte, eta energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien kontzeptuak beren prestakuntzan sartuko dituzte. Hori ezinbestekoa da praktika horiek beren etorkizuneko profesionaletan bultzatu ahal izateko”.
Ingurumen Departamentuak urteak daramatza Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolarekin lankidetzan, batez ere Ekonomia Zirkularraren esparruan: “Alde batetik, Eskolan Ekonomia Zirkularreko Ikasgela bat bultzatu da ikasleak zirkularitate- eta birziklatze-irizpideen kontzeptuetan prestatzeko, eta bestetik, eta lankidetza-hitzarmenen birtez, mikroplastikoekin lotutako proiektuak kuantifikatzeko, ikertzeko eta garatzeko proiektuetan ere lankidetzan gabiltza”.