Iniestak sinatutako kamisetaren irabazleak AFESD elkartekoei eman die, berriz zozketatzeko

Iniestak sinatutako kamisetaren irabazleak AFESD elkartekoei eman die, berriz zozketatzeko
2017/01/29 21:55
eta kitto!
Orain dela egun batzuk AFESD, diagnostikorik ez duten gaixotasunek kaltetutakoen  elkarteak zozketatutako kamiseta, Andres Iniestak sinatutako Bartzelona taldearena, Buenos Aires tabernako Manu Emmanuel Ruiz Torres-ek irabazi du. Hala ere, saridunak eskuzabaltasun handiarekin jokatu du eta kamiseta berriz AFESD elkarteari ematea erabaki du, horrela beste zozketa bat antolatzeko aukera izan dezaten. Elkarteko ordezkariek bere esker ona azaldu nahi die rifak erosi zituzten guztiei, baita horren keinu polita izan duen saridunari ere, eta laster beste zozketa bat egingo dutela aurreratu dute.

image