Iñigo Legorburu hernaniarrak irabazi du San Andres Bertso Paper lehiaketa

Abenduaren 28an, barixakua, Coliseon egingo den Bertso Jaialdian jasoko du saria gainontzeko sarituekin batera
Iñigo Legorburu hernaniarrak irabazi du San Andres Bertso Paper lehiaketa
2025/11/21 13:57
eta kitto!

…eta kitto! Euskara Elkarteko bertso-taldeko epaimahaiak aste honetan eman ditu ezagutzera aurtengo San Andres Bertso Paper lehiaketako irabazleak. 16 urtetik gorakoen artean Hernaniko Iñigo Legorburu izan da irabazlea (300 euro eta txapela) eta bigarrena Aimar Goenaga eibartarra (250€ eta plaka). Gaztetxoen artean Juan Antonio Mogel ikastolako bi ikaslek bereganatu dituzte sariak, Luke Litagok lehena eta Peru Gorosabelek bigarrena. Sarituek hurrengo barixakuan, azaroak 28, Coliseon egingo den bertso-jaialdian jasoko dituzte sariak.

Aurtengo jaialdian boskoteak jardungo du Mikel Arrillaga gai-jartzailearen esanetara: Alaia Martin, Eneritz Artetxe, Joanes Illarregi, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga. 20:00etan hasiko da jaialdia eta sarrerak egunean bertan salduko dira Coliseoko leihatilan 18:30etik aurrera 8 eurotan.