Iñigo Perezek CD Vitoria entrenatuko du datorren denboraldian

SD Eibar-en lehen filialak Bigarren RFEFn jokatuko du hurrengo denboraldian
Iñigo Perezek CD Vitoria entrenatuko du datorren denboraldian
2024/05/10 12:53
eta kitto!

Gaur egun Eibar Urko zuzentzen duen Eibarko entrenatzaileak beste jauzi bat egin eta CD Vitoriaren entrenatzailea izango da datorren denboraldian. SD Eibar-en lehen filialal Bigarren RFEFn jokatuko du hurrengo denboraldian, mailaz igo ondoren. Iñigo Perezek une honetan Eibar Urko zuzentzen du, armaginen bigarren filiala, eta mailaz igotzeko borrokan dago baita, Gipuzkoako Ohorezko Mailako liderra delako hiru jardunaldiren faltan.

Iñigo Pérez (Eibar, 1991) SD Eibar-en egitura teknikoko kide da 2016tik, eta Eibar Urkoren entrenatzailea da 2019ko urtarriletik. Taldearen buru izan den lau denboraldi eta erdietan, hiru txapel irabazi ditu (18-19, 20-21 eta 22-23).

Perezek Jokin Aranbarrik lagatako tokia hartuko du, azkoitiarrak Vitoriarekin Bigarren RFEF Mailara igo ondoren. Aranbarri (Azkotia, 1984) 2016ko udan iritsi zen Eibarrera, Ohorezko Kadeteaz arduratzeko. Ondoren, Euskal Ligako Kadeteak zuzendu zituen denboraldi batez, eta bi Ohorezko Mailako Gazteak. Azken hiru denboraldietan Eibarren bigarren taldea zuzendu du.