Inma Montalvo, dantzaria: “Ondo pasatzea da ikasteko modurik onena”
2017/10/09
10:03
eta kitto!
Coliseoak ‘Lorez lore’ dantza ikuskizuna aurkeztuko du hilaren 21ean 17:00etan. Dantza haurrei hurbiltzeko helburua duen ikuskizuna dinamikoa da Inma Montalvo zuzendari eta dantzariak azaldu digunaren arabera. Urteko lau sasoien inguruan dantzatuko dute eszenatoki gainean ume eta, zergatik ez, nagusiei momentu dibertigarri eta hezitzailea eskaintzeko dantzaren mugimenduaren baitan.
-‘Lorez lore’ ikuskizuna ekarriko duzue Eibarrera, dantza umeei hurbilarazi nahi dien espektakulua. Nola lortu nahi duzue hori?
Dantzaren lengoaia, arlo horretan moldatzen garelako, eta antzerkia, interpretazioaz baliatzen garelako umeengana heldu ahal izateko, erabiltzen ditugu. Umeentzat deigarria den eta euren ulertze-mailari egokitzen den istorio batean txertatzen dugu dantzaren lengoaia. Dantzaren mugimenduaren bitartez istorioak kontatu, eta emozio eta sentimenduak transmititu daitezkeela ikusarazi nahi ditugu.
-Umeei zuzendutako ikuskizunak, askotan, helduentzat ere egokiak direla esaten da. Horrela da kasu honetan ere?
Istorioa, berez, umeei zuzendutako ipuina da. Urteko lau sasoiei eta neska baten lagun izan nahi duen mutil bati buruz egiten da berba bertan. Umeei zuzendutako istorioa da, baina oso ikuskizun dinamikoa da, ez da gatzgabea. Beraz, nahiz eta haurrei zuzendutako ipuina den, ikuskizuna publiko orori dago irekita. Denontzako dibertsioa da.
-Nolakoa de 3 eta 6 urte arteko publikoa?
Publiko heldua baino zailagoa dela esango nuke. Haurrak oso zintzoak dira. Ikuskizuna gustatzen bazaie, esango dizute; baina ez bazaie gustatzen, berdin esango dute. Oso esker oneko publikoa da, oso irekia. Ez diezu zertan dena eginda eman behar, euren istorio propioa sortzen dutelako. Beraz, kontatzen diezun horretan gehiago sartzen dira.
-Dantzarion prestaketa hartzailearen arabera aldatzen da?
Ikuskizunaren dramaturgia eta mugimendua da aldatzen dena aurrean izango duzun publikoaren arabera. Ez duzu berdin berba egiten heldu batekin eta ume batekin, eta dantzan berdin gertatzen da. Ikuskizuna sortzen duzunean publikoa zein den kontuan hartzen duzu, eta bere berba egiteko modura edo hizketara egokitzen zara. Prestakuntza fisikoari dagokionez, ordea, berdin prestatzen dugu gorputza. Publikoarengana heltzeko modua da aldatzen dena.
-Umeei zuzendutako ikuskizunetan zein puntutaraino bilatzen da didaktikoa izatea eta zein puntutaraino ludikoa besterik ez izatea?
Guk, adibidez, arlo biak lantzen ditugu eta interesgarria dela deritzot. Haurrei zerbait hezigarria eskaini nahi diegu modu ludikoan, kontzeptu horien bitartez hobeto ikasteko. Gure asmoa ez da hezitzea. Urteko sasoiei buruz berba egiten dugu, baina ez dugu gehiegi sakontzen. Gaia modu dibertigarrian aurkezten saiatzen gara, umeak informazioz kolapsatu barik. Ondo pasatzea da ikasteko modurik onena.