Inmigraziorako Itun Sozialaren gaineko solasaldia
2012/09/27
00:00
eta kitto!
Inmigraziorako Itun Sozialaren gainean eztabaidatzeko 45 bat elkarteko ordezkariak batu dira gaur (eguena, hilak 27) udaletxeko patioan. Eusko Jaurlaritza Inmigraziorako Itun Soziala Euskadin izeneko dokumentuaren gainean lanean ari da. Itunak gizarte eta erakunde-akordio zabal bat lortu nahi du, gizartearen gero eta aniztasun handiagoa kudeatzeko oinarri izango diren printzipioen inguruan eta aukeraren ikuspegitik.