Giro ezinhobean ospatu dute aurtengo Euskal Jaia
"Oso hunkigarria izan da belaunaldi ezberdinetako dantzariak eta musikariak biltzea"
2024/05/27
17:32
eta kitto!
ARGAZKIAK: Fernando Retolaza
Eibarren sasoi desberdinetan arituako dantzari, txistulari eta kolaboratzaile askok hartu zuten parte atzo Eibarren ospatutako Euskal Jaian.
2024ko Euskal Jairako, Eibarko Klub Deportiboaren 100. urteurrena ospatzeko asmoarekin, "100 bikote baietz" erronka bota zuten Kezka Dantza Taldekoek. Eta helburua bete ezezik, gainditu ere egin dute; azkenik 400 lagun inguru batzea lortu zen atzokoan. "Oso hunkigarria izan da belaunaldi ezberdinetako dantzariak eta musikariak biltzea". Atzoko dantza erakustaldian Iruñeko Duguna dantza taldeak hartu zuen parte.