Ipar Haizearen Kontra euskarazko lanarekin agurtuko ditugu gaur Antzerki Jardunaldiak

Ipar Haizearen Kontra euskarazko lanarekin agurtuko ditugu gaur Antzerki Jardunaldiak
2012/03/31 00:00
eta kitto!


Gaur iluntzean, 20.30etan Coliseo antzokian taularatuko den Ipar haizearen kontra euskarazko antzezlanarekin agurtuko ditugu Eibarko 35. Antzerki Jardunaldiak.Taula gainean Itziar Atienza, Joseba Apaolaza eta Felix Arkarazo antzezleak ikusteko aukera izango da. Sarrerak, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago Coliseoko leihatilan erosteko moduan ipiniko dituzte.