Ipuin kontalari saioa Haur Liburuaren Nazioarteko Egunean
2016/04/01
23:36
eta kitto!
Bihar, zapatua, ospatuko da Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna eta, horren aitzakiarekin, ipuin kontalari saioa antolatu dute liburutegian: 18:00etatik aurrera "Isilka misilka, isiltasunaren zaindaria" ipuina kontatuko du Maite Frankok umeen liburutegian. Sarrera doan izango da eta kontakizuna hiru urtetik gorako umeentzat pentsatuta dago.
Bestalde, bihar abiatuko da "Li(buru-hausgarriak)" irakurketa eta ikerketa bateratzen dituen lehiaketa edo jokoa. Lehen Hezkuntzako 2. mailatik gorakoek har dezakete parte, "oso modu errazean. Liburuak irakurri eta gero, galdera batzuei erantzunez buru-hausgarri baterako piezak eskuratzen joango dira irakurleak. Kontua da puzzlean agertzen den irudia zeri dagokion asmatzea". Liburutegiak apirilerako prestatu dituen jarduerekin jarraituta, hilaren 22an "Ez da magia, errealitate areagotua da" tailerra egingo da eta, horri esker, 5 eta 8 urte bitarteko haurrek errealitate areagotua erabiltzen duten liburuetara gerturatzeko aukera izango dute, "marrazki batzuk eginda horiek 3Dn ikusiko dituzte eta". Eta hilero bezala, apirileko azken zapatuan "Pirata Garrapataren abenturak" ipuin kontakizuna hartuko du liburutegiak.