[BIDEOA] Ipurterre Ipuin eta Gutun Lehiaketako sari banaketa
2020/05/15
06:05
eta kitto!
https://youtu.be/RiekPRPXlOQ
2020ko Ipurterre Ipuin eta Gutun Lehiaketa urtea bezain berezia izan da. Ikasleek sekulako lana egin dute eta mila lan inguru jaso dira aurten ere.
Aurtengo irabazleak ondorengoak izan dira: LH1-2 mailetako irabazlea La Salle Ikastetxeko Eneko Crespo izan da, LH 3-4 mailetakoa, ikastetxe bereko Eider Oyarzabal, eta J.A. Mogel Ikastolako Nahia Jauregi LH 5-6 mailetakoa.
DBHko irabazleak Eibar BHIko ikasleak izan dira, 1-2 mailetakoa Enara Gabiola eta 3-4 mailetakoa Maider Errasti (argazkian bere ahizpa Miren ikusten dugu, Maiderrek ez zuen etortzerik izan eta)
Sari-banaketa ere oso desberdina izan da aurtengoa; izan ere, Unibertsitate Laboraleko Antzokian egitea zegoen aurreikusita, urtero egiten den bezala, baina egoera ikusita ezinezkoa zenez, sari-banaketa ekitaldi birtuala egin da. Tor magoak agindu zuen Eibarrera etorriko zela eta, aurrez aurre ez bada ere magia apur bat bidali du.