Ipurterre ipuin lehiaketako irabazleek saria jaso dute
2013/05/15
00:00
eta kitto!
Gaur (eguaztena, hilak 15) jaso dute saria aurtengo Ipurterre lehiaketako irabazleek, goizean Hezkuntza Esparruan Madiber magoak girotutako ekitaldian. …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako lehiaketako irabazleak Joanes Lazarobaster Arrizabalaga (LH-ko 1. eta 2. mailak), Maddi Sarasua Iturrioz (LH-ko 3. eta 4. mailak), Irati Alvarez Malaetxebarria (LH-ko 5. eta 6. mailak), Idoia Lahidalga (DBH-ko 1. eta 2. mailak) eta Lorea Urkia (DBH-ko 3. eta 4. mailak) izan dira. Bakoitzak Erein, Gaumin, Elkar, Ibaizabal, Igela eta Pamiela argitaletxeek emandako liburuekin eta Iraolagoitia liburudendak oparitutako bonoarekin osatutako sorta bana jaso du.