Ipurterre Ipuin Lehiaketako irabazleen izenak eman ditu epaimahaiak
Sari-banaketa hurrengo eguaztenean egingo da Coliseo antzokian
2024/05/07
14:07
eta kitto!
Gaur eman du ezagutzera epaimahaiak aurtengo Ipurterre Ipuin Lehiaketako ebazpena. Eskolekin elkarlanean …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen lehiaketak 30. edizioa bete du aurten. Eibarko LH eta DBHko ikasleek 1.000 lan inguru aurkeztu dituzte eta hauek izan dira irabazleak: LH1-2 mailan Sofia Lujan (La Salle); LH3-4 mailan Udai Mallagaray (San Andres); LH5-6 mailan Helene Jauregi (J.A. Mogel); DBH 1-2 mailan Eneko Meabebasterretxea (Eibar BHI), eta DBH 3-4 mailan Alaitz Herrera (La Salle).
Sari-banaketa hurrengo eguaztenean, maiatzak 15, egingo da Coliseon aurten ere. Goizeko 10:00etan hasiko da ekitaldia eta ordubeteko iraupena izango du. Sariak banatzeaz gain Txoborro magoak ikuskizuna eskainiko du.