Ipurterre lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte
Aurtengo Ipurterre lehiaketako irabazleak aste honetan aukeratu dituzte epai-mahaiko kideek: LH-ko 1. eta 2. mailetako ikasleen atalean Joanes Lazarobaster Arrizabalaga saritu dute; LH-ko 3. eta 4. mailetan, berriz, Maddi Sarasua Iturrioz izan da irabazlea; eta LH-ko 5. eta 6. mailetan saria Irati Alvarez Malaetxebarriak eraman du. Hiru hauek Juan Antonio Mogel ikastolako ikasleak dira. DBH-n La Salle Azitaingo Idoia Lahidalgak irabazi du 1. eta 2. mailetako atalean eta 3. eta 4. mailakoen artean, berriz, saria Mogel Isasi BHI-ko Lorea Urkiarentzat izan da.
…eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako lehiaketako irabazleei saria emateko ekitaldia maiatzaren 15ean egingo dute, 10.00etatik aurrera Hezkuntza Esparruko aretoan. Sariak banatzeaz gain, Madiber magoaren ikuskizunarekin ederto pasatzeko aukera izango dute ikasle guztiek.