Ipurterre literatura lehiaketako sariak banatu dituzte gaur goizean
Gaur goizean banatu dituzte aurtengo Ipurterre Ipuin Lehiaketako sariak Coliseo antzokian. Eskolekin elkarlanean …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen lehiaketak XXX. edizioa bete du aurten. Eibarko LH eta DBHko ikasleek 1.000 lan inguru aurkeztu dituzte eta hauek izan dira irabazleak: LH1-2 mailan Sofia Lujan (La Salle); LH3-4 mailan Udai Mallagaray (San Andres); LH5-6 mailan Helene Jauregi (J.A. Mogel); DBH 1-2 mailan Eneko Meabebasterretxea (Eibar BHI), eta DBH 3-4 mailan Alaitz Herrera (La Salle).
Gaurko ekitaldia girotzeko Txoborro magoa etorri da Eibarrera, eta aho bete hortz utzi du bat baino gehiago bere trikimailuekin.
"Ikasle zein irakasleek lan bikaina egin duzue aurten ere eta, beraz, irabazleei zoriontzeaz gainera, gure eskerrik beroena helarazi nahi dizuegu parte hartu duzuen guztioi. Jarraitu idazten eta irakurtzen, Eibarren harrobi ederra dugu-eta!", esan dute antolaketa lanetan ibili diren ...eta kitto!-ko kideek.