Ipurterre sariak banatu dira
Gaur goizean egin da Ipurterre ipuin lehiaketako irabazleei saria emateko ekitaldia Hezkuntza Esparruko aretoan. …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako lehiaketako aurtengo irabazleak honako hauek izan dira: LH-n, 1. eta 2. mailakoen artean Joel Sierra (San Andres) eta Ariane Garia Garcia (Aldatze); 3. eta 4. mailakoetan Beñat Laskurain (San Andres) eta Lorea Legarreta (Aldatze); eta 5. eta 6. mailakoetan Alaitz Garate (Iturburu) eta Gorka Ordoño (Aldatze); eta DBH-n, 1. eta 2. mailakoen artean Ander Avila (La Salle Azitain) eta Lucia Irigoien (Aldatze); eta 3. eta 4. mailakoen artean Jone Olabarri (Mogel Isasi). Irabazleez gain, ekitaldira joandako guztiak pozarren irten dira ekitalditik, Tor magoak eskainitako ikuskizunarekin primeran pasatu dute eta.