Ipurua bete egingo da Real Madril hartzeko

Ipurua bete egingo da Real Madril hartzeko
2014/11/21 00:00
eta kitto!

Ipuruako sarrera guztiak salduta daude aspalditik bihar (zapatua, hilak 22) 18.00etan Real Madril bisitari izango den partidurako. Lehen Mailako talde boteretsuenaren eta apalenaren arteko partiduak interes berezia piztu du eta, horrela, Tuhu Txinako interneteko ataria babeslea izango da neurketa horretan, Eibar FT-k ekialdeko herrira bidalitako ordezkaritzarekin adostutako akordioari esker. Hori dela eta, Txinako akzionisten taldea gurera etorriko da bihartik martitzenera arte.
Ia 16 milioiko aurrekontua
Atzo ezin zuten Eibar FT-ren urteroko akziodunen batzarra Astelena frontoian lehenengo aldiz. Klubak 456.000 euroko superavit-a aurkezten du azken denboraldian eta 15.830.000 euroko aurrekontua denboraldi berrirako. Aurten telebistatik ia 14.000 euroko sarrerak izango ditu klubak, aurrekontuaren %85. Gastuetan plantillaren soldatek aurrekontuaren erdia hartzen dute. Gainera, gaur egun dagoen zuzendaritzako kontseilarien kopurua igotzea aurreikusten da.