Ipurua klubeko junior taldeak gertu izan zuen podiuma Vallecaseko Txapelketan

Gimnasia erritmikoko taldeek asteburuan ekin zioten denboraldi berriari
Ipurua klubeko junior taldeak gertu izan zuen podiuma Vallecaseko Txapelketan
Ipurua klubeko infantil oinarrizko taldea Vallecaseko Txapelketan.
2026/10/06 11:42
Ekhi Belar Errasti

Ipurua Gimnasia Erritmikoko Taldeak denboraldi berriari ekin zion larunbatean, urriak 3, Vallecaseko Txapelketan. Klubeko zenbait talek hartu zuten parte bertan eta emaitzarik nabarmenena juniorrek lortu zuten, 4. postuan amaitu baitzuten.

Infantil oinarrizko taldea 23. postuan sailkatu zen eta jubenil oinarrizkoa 18. izan zen. Kontuan izan behar da, esan bezala, denboraldiko lehen proba zela hau eta izango dute hobetzen joateko aukera. Izan ere, egutegi bete-betea dute aurretik: Urriaren 24an, San Andres Txapelketaren 26. edizioa egingo dute Ipurua kiroldegian. Ondoren, Euskalgym txapelketa izango dute, eta azaroan bi talde oinarrizkoek Espainiako Txapelketak jokatuko dituzte. Junior Absolutu taldearen txapelketa, berriz, abenduaren 8tik 13ra izango da.