Ipuruako kadete mailako taldeak zilarra lortu du Espainiako txapelketan

Ipuruako kadete mailako taldeak zilarra lortu du Espainiako txapelketan
2015/11/21 00:00
eta kitto!
Asteburuan Zaragozan jokatzen ari den Espainiako txapelketan zilarra lortu dute Ipurua gimnasia erritmikako kadeteek. Aurreko asteburuko zapatuan Ipuruan jokatutako 17. San Andres gimnasia torneoak Espainiako txapelketarako prestatzeko aukera bikaina eman zien gimnastei. Torneoan 250 gimnasta baino gehiagok hartu zuten parte eta 22 kluben partaidetza izan zuen. Alebinetatik hasi eta 1. maila absolutorainoko lehiaketak jaso zituen eta Ipuruako bi taldeek bikain jardun zuten burututako errotazio bietan. Kadete mailakoak urrezkoa bereganatu zuen bost pelotekin egindako ariketan, perfekziotik oso gertu, eta alebinek zilarrezkoa eskuratu zuten, Club Laredoren atzetik. Talde biak joan dira Zaragozara, Espainiako txapelketan parte hartzera. Kadeteak gaur lehiatu dira eta bihar alebinen txanda izango da.