Ipuruako oinarrizko jubenilak bigarren izan dira Leioan eta Gasteizen

Domeka honetan Azpeitian izango dute hitzordua eibartarrek
Ipuruako oinarrizko jubenilak bigarren izan dira Leioan eta Gasteizen
2024/03/14 17:30
eta kitto!

Aurreko zapatuan Leioan jokatutako Euskal Ligaren lehenengo fasean, Nahia Arguizek senior mailako lehenengo postua eskuratu zuen mazekin egindako ariketan, horrela podiumeko gorenera igotzeko. Eta Oinarrizko Jubenilen taldea bigarrena izan zen bere mailan. Baina hori ez zen izan azken horren lorpen bakarra, Oinarrizko Jubenilek postu bera eskuratu baitzuten Gasteizen jokatutako Beti Aurrera Torneoan. Azken horretan, amateur mailako Alicia Etxaniz hirugarren postuan sailkatu zen, uztailarekin egindako ariketari esker.

Domeka honetan Azpeitian izango dute hitzordua eibartarrek, bertan jokatuko den Amateurren Gipuzkoako Txapelketarako sailkapenerako bigarren fasean.