Ipuruako Krosa antolatu du auzoko jai batzordeak maiatzaren 30erako

Haur eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute I. Ipuruako Krosean. Maila desberdinak egongo dira, adinaren arabera.
Ipuruako Krosa antolatu du auzoko jai batzordeak maiatzaren 30erako
2025/05/05 13:30
eta kitto!

Ipuruako Jai Batzordeak, Ipuruako Merkatu plazarekin batera, Ipuruako Krosa antolatzea erabaki du. Maiatzaren 30ean (barixakua) izango da, 19:00etan, Argatxako Jardinetan ikastola paretik aterata. Lehiaketan parte hartzeko, maila ezberdinak egongo dira:  

Parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea maiatzaren 23a baino lehen. Izena emateko hurrengo galdetegia bete beharko duzue (beheko QRan aurkituko duzue edo, bestela, esteka honetan). Edozein zalantza izanez gero 614 131 174 telefonora deitu daiteke.