Irailaren 13an Arraten egingo den paella lehiaketarako izen-ematea zabalik dago

Online egin beharko da, irailaren 10erako.
Irailaren 13an Arraten egingo den paella lehiaketarako izen-ematea zabalik dago
2026/09/07 12:35
Silbia Hernandez Arrazola

Arrateko Amaren jaietarako paella lehiaketa antolatu du Eibarko Udalak, eta izena emateko epea zabalik dago, irailaren 10era arte. Parte hartu nahi dutenek online egin beharko dute izen-ematea, nahitaez. Horretarako, Eibarko Udalaren webgunean dagoen formularioa bete beharko da. Lehiaketaren oinarriak ere bertan kontsultatu daitezke. Lehiaketa, berriz, irailaren 13an, Kofradia eta Baserritar Jubilatuen egunean jokatuko da, Arraten, 12:00etan hasita.