Irailerako ikastaroen eskaintza zabala prestatu dute Eibarko KZgunean

Hilero bezala, denetariko ikastaroak eskainiko dituzte, arlo ezberdinetan trebatzeko: laguntza-ikastaroak, oinarrizko formakuntza, aisia eta entretenimendua, produktibitatea…
Irailerako ikastaroen eskaintza zabala prestatu dute Eibarko KZgunean
2024/07/09 11:43
eta kitto!

Eibarko KZgunean prest dago irailerako planifikazioen eskaintza, denetariko kurtsoekin: laguntza-ikastaroak, oinarrizko formakuntza, aisia eta entretenimendua, produktibitatea… Ikastaro batzuk aurrez-aurrekoak dira, eta beste batzuk Internet bidez egin daitezke.

Beti bezala, ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta 943 023 637 edo web orrian (https://www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua)  eskatuta.
  • Telefonoz deitu 943 023 637 zenbakira. Izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
  • Kzgunearen web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

Bestalde, KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Eibarko KZgunea Portalea kultur etxean dago, 2. solairuan, eta astelehenetik barixakura zabaltzen dute, 09:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsultatu daiteke hemen: https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak