Irakaskuntza protestan

Irakaskuntza protestan
2013/10/24 00:00
eta kitto!

Beste toki askotan egindako lez, Eibarren ere protestan ibili dira ikasle eta irakasleak eta eguerdian euretako asko Untzagan bat egin dute, plazan lurrean jarrita euren hasarrea agertzeko. Horrekin batera, astean zehar irakaskuntza kontzertatuko beharginek hainbat ekitalditan protesta egin dute, konbenio barik geratu direlako, "horrek dakarren guztiarekin eta urteetan irabazitako eskubideen kaltetan". La Salle ikastetxekoek, Aldatzekoekin batera, euren eskubideen defentsan elkarretaratzea egingo dute Untzagan datorren asteko eguaztenean (hilaren 30ean), 18.00etan hasita.